Ongi etorri!
Kirikiño Ikastolan ikasleen zoriona eta ongizatea lehenesten ditugu.
Txiki-txikitatik hasita, konfiantzaren pedagogiaz baliatuz, umeak ikastolan pozik eta eroso egotea bilatzen dugu.
Kalitatezko hezkuntza eta metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu. Etorkizunera begira hezten dugu.
Euskara eta euskal kultura gure egunerokotasunean daude, era naturalean eta gertukoan, euskaraz bizi gara.
Mundua eta gizartea hobetzeko balore modernoak lantzen ditugu: berdintasuna, elikadura osasuntsua, ingurumenarekiko errespetua, elkartasuna, zaintza.
Familiak dira gure ikastolaren enborra. Kooperatiba gara, parte hartzaileak eta ekintzaileak.
Osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuz, ikastola ezagutzeko hiru aukera eskaintzen dizkizuegu.
Aurtengo egoera berezia den arren, ilusioarekin eta gogotsu hartuko zaituztegu, besoak zabal-zabalik.
Kirikiño Ikastolan, zuekin batera!



Zergatik Kirikiño?
Non gaude?
